OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA

Aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi ez dira gure Irala maiteaz ahaztu eta aurreko ostiralean, abenduak 23, bisita egin ziguten. Iralako Jai Batzordeak antolatutako jaia aprobetxatuz, auzoko ume zein helduei sorpresa polita eman ziguten.

dsc_0048

Arratsaldea ezinhobeto hasi zen: Iralarimako neska eta mutilek auzoko txikienei zuzendutako tailertxoak egin zituzten eta emaitzek hitzik gabe utzi gintuzten! Argi dago gure auzoa artistaz beteta dagoela!

Horrez gain, jai batzordeak puzgarriak ekarri zituen Eskurtzeko parkera eta auzoko hainbat neska eta mutil gerturatu ziren bertara arratsalde pasa.

Hau guztia gutxi balitz, han egon ziren Gallego Gorriako ikasle zein guraso arratsaldea girotzen laguntzen. Lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleak eta haien gurasoak, auzotik abestera atera ziren umeen ikasketa bidairako ekarpenak lortzeko asmoz. Eta ezinhobeto abestu zituzten gabon kanta guztiak. Aupa zuek!!

Baina duda barik, arratsaldeko momentu politena, Olentzero eta Mari Domingirekin ailegatu zen. Menditik etorri ziren zuzen-zuzenean Araneko parkera eta ume guztiek zoriontasun handiz egin zieten harrera. Gainera, auzotik egin zuten ibilbidea, auzotar guztiak agurtuz eta umeen eskariak prestutasun handiz entzun zituzten.

Espero dugu hurrengo urtean ere gure Irala auzoaz gogoratzea eta bisitan etortzea.

Laster arte Olentzero eta Mari Domingi, besarkada erraldoia Iralatik!!!!

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 abril

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Bideoak


Kategoriak