Irala eta Ametzola auzoetako I. Udako Eskola Irekia martxan dago

Datorren ostiralean, ekainaren 5ean, Irala eta Ametzola auzoan antolatutako I. Udako Eskola irekia martxan jarriko da. Lehenengo edizio honetan, “Auzo anitza: guztion eskola. Norberaren zaintzatik, komunitatearen zaintzara” lelopean, Udako Eskola Irekiak  hiru ildo izango ditu.

Udako Eskola Irekiek zaintza pertsonaletik zaintza komunitariorako trantsizioa irudikatuko dute. Pertsona bakoitzaren zaintzatik abiatuta komunitatera zabaltzea da kontua eta hor zaintza komunitarioa planteatu, horri ekin eta gure auzoetan herritarren bizikidetza eraiki.

Lurraldean eragiten duten hainbat zerbitzu, gizarte mugimendu eta norbanakoei esker egin da egitaraua.

Esku-hartze ildoak

  • Osasun komunitarioa: Norbere zaintzari dagokionez, familiei eta umeei begiratuko diegu, osasunerako heziketako hainbat alderdi lantzeko. Besteak beste, gazteen artean harreman osasuntsuak eta berdintasunekoak nola sustatu landuko da eta oinarriak jarri gazteak eurak osasuneko agenteak izateko.
  • Partaidetza soziala: Kasu honetan jarduera gazteak komunitate-mailako espazio antolatuetako partaidetzara erakartzeari ekin nahi izan dio jarduerak. Gazteen plataforma bat eratu da eta hilabete bitan gazte-koadrila batzuetako ordezkariak hurreratu dira Iralako herri-jaietarako jarduerak proposatzeko eta antolatzeko.
  • Artea, emozioen adierazpenerako tresna: heziketako aisialdi-proposamen bat garatuko da, hain zuzen, artea umeen artean emozioen adierazpenerako tresna moduan ulertuta. “Artistak Gara” jaia ekainaren 24an izango da 17:00etan hasita Ametzolako parkean. Jai hori aukera ederra izango da partaidetza-modu berriak sortzeko, parte-hartzaileen autoestimutik abiatuta.

programación díptico

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 abril

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Bideoak


Kategoriak