Si quieres ver la información en castellano, pulsa aquí
[alert-announce]Ekainak 5, 12 eta 19, 13.25 / Eskurtze BHI (Eskurtze Kalea, 11)[/alert-announce]
[alert-warning]Talde itxia. Antzeko ezaugarriak dituen tailer batean parte hartu nahi ez gero, begiratu ekainaren 17an egingo den tailerra.[/alert-warning]
BHIko ikasle eta irakasleentzako heziketa afektibo-sexualari buruzko tailerra
Bilboko Udaletxeko Berdintasun , Lankidetza eta Hiritarren sailak antolatutako Eskurtze BHI ko ikasle eta irakasleei zuzendutako tailer afektibo sexualak hiru ardatz ditu: sexu-genero sistema, maitasun erromantikoaren mitoa eta genero indarkeria. Sexu-genero sistemari dagokionez, soziokulturalki araututakoaren inguruan parte-hartzaileen kritikotasunaren garapena eta eztabaida landuko dira. Gazteek maitasuna, norbanako eta kolektiboaren osasunaren elementu positibotzat hartu , pertsonaren garapen osoaren alde bat bezala jaso, enpatia eta bidezko hartu-emanen lotura aktiboa dela eta dependentzia sortu baino, askatzailea dela barneratzea da maitasun erromantikoaz egingo den tailerraren funtsa. Azkenik genero indarkeria ezagutu, identifikatu eta biolentzia egoerei erantzuna ematen jakiteko landuko da parte hartzaileekin taldean
[divider]
[alert-announce]Ekainak 12 – 21 [/alert-announce]
Iralako jaietan gazteentzako Olinpiadak. Auzoko gazteek antolatutako jarduerak.
Iralako jaietan parte hartzea bultzatzeko gazte talde handi batek sortutako dinamikak ditugu I. Gazte Olinpiadak. Jaietako programazioaren barruan dauden ekintzak animatzeko eta gazteen sorkuntzari bidea emateko aukera ezin hobea eratu dute auzoko gazteek. Auzoko gazte koadrilak batu eta elkarrekin kalera ateratzeko momentua heldu da. Informazio gehiago hemen.
[divider]
[alert-announce]Ekainak 15, 19.00 / Hegoetxea Federazioa (Medina de Pomar kalea, 9)[/alert-announce]
[alert-warning]Sarrera irekia[/alert-warning]
“El plato o la vida” bideo emanaldia
Dokumental honetan bere lanbidea alde batera utzi eta elikagaiak beharrean produktuak eskaini eta kozinatu gabeko janaria prestatzera behartuta egon zen geriatriko batetako sukaldari baten bizipenaren bidez, jantoki kolektiboen gezurraz ohartuko gara. Horrela ezin zitekeela erabaki zuen: sukaldean aritzeko erabakia, pertsonak elikatzeko hartu zuen, eta ez sabelak betetzeko. Arazoa ez zen negozio horrena konkretuki, guztiaren oinarrian baizik: elikagaiak eta honek sortzen dituen interes ekonomikoak eta gure gizarteko elikaduraren kultura. Informatu, ikertu eta aldatu beharreko errealitatea aurkitu zuen. Guztiaren hasierara joan zen: eskoletara. Haurrak elikadura on batez hezteak, hurrengo belaunaldietako mailakako aldaketa orokor bat ekarriko du. Eskola, instituzio bezala, etorkizun hobeago bat eraiki dezakegun abiapuntua da.
[divider]
[alert-warning]Sarrera irekia[/alert-warning]
Orduñako agure egoitzaren jantokiko kudeaketa zuzenaren aurkezpena
Bideoaren proiekzioaren ostean, Orduñan, herriko egoitzan elikadura osasuntsua ahalbidetzeko inguruko nekazari eta merkatariek sortutako ekimena azalduko diguten baserritar batzuen kontaketaz izango dugu.
[divider]
[alert-announce]Ekainak 17, 18.00 / Hegoetxea Federazioa (Medina de Pomar kalea, 9)[/alert-announce]
[alert-warning]Izena emateko epea amaitu da[/alert-warning]
Gazteentzako heziketa afektibo-sexualari buruzko tailerra
Tailerra “Munduko medikuak” elkartearen eskutik izango da. Auzoko gazteen artean hausnarketarako espazio bat sortuko da, harreman afektibo sexualetan nagusitzen diren ereduetan pentsatzeko.
[divider]
[alert-announce]Ekainak 19 / Tomás Camacho eskola (Monasterio kalea, 2)[/alert-announce]
[alert-warning]Sarrera irekia[/alert-warning]
Kulturartekotasun jaia
Ikasle, irakasle, familia eta auzokideen parte hartu ahal izango dute Tomas Camacho eskolak eta bertako IGE-k antolatutako kulturarteko festan. Egun osoan izango dira ekintzak (puzgarriak, bits festa, kulturarteko gastronomia, , ghynkana ikuskizuna …). Auzoan dagoen Esklerosi anizkoitzeko egoitza ere izango dugu presente, gaixotasunari eta eskaintzen dituzten ekintza eta zerbitzuen informazioa emanez. Berdinak GKE ere egongo da parte hartzen, eskaintzan dituzten ekintzen informazioa banatzen.
[divider]
[alert-announce]Ekainak 21[/alert-announce]
[alert-warning]Sarrera irekia[/alert-warning]
Iralako jaietan ‘Kulturartekotasun Eguna’ Berdinak GEK-aren eskutik
Egun osoan zehar jarduera batzuk izango dira: puzgarriak, piñata, elkartasun bazkaria, munduko zaporeak, ‘Salseando’ dantza tailerra eta lehiaketa…. Hemen begira dezakezu Iralako jaietako programazioa
[divider]
[alert-announce]Ekainak 22, 19.00 / Hegoetxea Federazioa (Medina de Pomar kalea, 9)[/alert-announce]
[alert-warning]Sarrera irekia[/alert-warning]
“Alimentación inteligente, cocina saludable” liburuaren aurkezpena, Antonio Palomar egilearen eskutik.
Hotz edo bero?, sua piztu edo sakotea jan?, erre edo frijitu? Zerbaitekin nahastu? Mikrouhinean edo sartaginean? Zuritu edo haginkadaka jan? Sukaldeak erabakiak hartzen behartzen gaitu behi eta berriz. Ez badugu egiten, norbaitek egingo du, horrek dakarren arriskuarekin. Zelan prestatzea, zer prestatzea bezain garrantzitsua da, Antonio palomarrek modu, saltsa, nahaste eta material hoberenak zeintzuk diren aztertzen du gida praktiko honekin, saihestu behar ditugun produktuekin batera, dogmatismo eta zurruntasunik gabeko elikadura inteligente eta osasuntsu baten klabeak zenbatuz. Inork ez dezan gugatik aukeratu. Antonio palomar (Getxo) mediku eta osasun hedatzailea da. Orain dela 30 urtetik elikadura, alfabetatze emozionala eta osasunerako hezkuntzari buruzko konferentzia eta kurtsoak ematen ditu. Integral eta Natura Medicatrix aldizkariekin kolaboratu du, Diagonal egunkariarekin batera. Sumendi, osasunaren autogestiorako elkartean ari da lanean 1986. Urtetik. Psicopolis (Kairos)-en egilekidea da. Txalapartan Hipocratesen despentsa, elikagaien botere sendagarriak, Higearen jakinduria, eyta gorputzaren botere sendagarria eta elikadura inteligentea argitaratu ditu.
[divider]
[alert-announce]Ekainak 23, 09.30 / Harino Panadera eraikinean (Ugalde kalea, 7)[/alert-announce]
[alert-warning]Izena emateko epea amaitu da[/alert-warning]
“Elkarbizitza familian. Harremantzen ikasiz” tailerra
Udaletxeko Osasun eta kontsumo saileko Ana Saenz Berbejillok emango dut tailerra. Egunerokotasunean sortu daitezkeen gatazkak era positiboan helduz, familietan bizikidetza sustatzeko klabeak emten saiatuko da.
[divider]
[alert-announce]Ekainak 24, 17.00 / Ametzola Parkea[/alert-announce]
[alert-warning]Sarrera irekia[/alert-warning]
“Artistak gara” haurrentzako festa
Materialak berrerabiliz haurrentzako arte tailerra, zirko eskola eta haurrentzako puzgarriak egongo dira festan. Lehenengoa, haurrentzako espazioen eraikitzean oinarritutako proposamena da. Sentsuak ( kolore, ehundura, materialak) eta plazer sensorio motorea pizteko jolas intimistaren alde egitean datza. Zirko eskola, bere aldetik, parkean zehar egongo den zirku jokoen zirkuitu batez osatua egongo da.