Olentzero eta Mari Domingi Iralan

Pasadan abenduaren 23an Olentzero eta Mari Domingi Iralabarri auzoan egon ziren. Nahiz eta egun horietan beraien zeregin kopurua oso handia izan, tarte bat egin zuten beraien agendetan Iralabarriko gazte, heldu eta umeekin egoteko.

Jai Batzordeak antolatuta, auzoko gazteak elkartu eta Olentzero eguna prestatzea erabaki zuten auzoari kolorea, bizia eta indarra emateko asmoarekin. Jaia arrakasta itzela izan zen. Nahiz eta hasieran pixka bat kostatu izana lehenengo umeak agertzea, arratsaldea aurrera joan ahala ume kopurua handituz joan zen eta, horrekin batera, gazteen eta helduen kopurua.

Arratsaldean zehar hainbat ekitaldi antolatu ziren. Lehenik eta behin, Iralabarri auzoko Iralarimako gazteek tailer batzuk antolatu zituzten umeentzat. Aldi berean, Iralabarriko Gazteguneak tailer bat prestatu zuen gazteentzat. Ondoren, Auzo Elkarteak txokolatada prestatu zuen euskal dantzen giroarekin batera berotan sartzeko. Azkenik, jaiaren antolaketan parte hartu zuten talde ezberdinetako (Iralako koadrilak, Iralarima, Gazte Asanblada eta Txirrikletak) gazte guztiek auzo poteoa egin zuten afari herrikoiarekin.

Egun hartan gertatutakoa pentsaezina izan zitekeen auzokide batzuentzat. Hala ere, argi eta garbi geratu zen auzo honetako gazteek, helduen laguntzarekin, oraindik indarra eta kemena daukatela ekintza ezberdinak antolatzen jarraitzeko.10272_1647056472220841_9105471499240707419_n

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 marzo

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Bideoak


Kategoriak