Ogiaren 2. jaia: “Auzoak elkarbizitzan oratzen ditugu”

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia den Itziar Urtasun andreak, CaixaBanken Aiala-Nerbioi Negozio Eskualde zuzendaria den Javier Gordejuela jaunak, SUNU MAKAAN elkarteko kidea den Medou Maremak eta ICI Taldeko teknikaria den Goizalde Azkonak gaur goizean, Bilboko Udaletxeko prentsa-aretoan komunitate-arloko jardunaldia aurkeztu dute. Martxoaren 12an izango da Iralako Kirikiño etorbideko plazan.

“la Caixa” Gizarte Ekintzak estatuan bultzatzen duen Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren (ICI) barruan dago ekimena. Bilbon, 2014ko uztailetik garatzen ari da proiektua. Proiektuko 31 urietako 39 lurraldeetatik gehienetan topaketak egiten ari dira martxoan eta apirilean eta helburu bera dute, hauxe: Komunitatearen kohesioa lortzea bizikidetza hobetzeko herritarrek, profesionalek eta administrazioak batera egindako elkarlanaren bidez. “Auzoak bizikidetzan oratzen ditugu” lemapean Marko horretan, Kirikiño etorbideko plazan, aurten, iaz bezala, “Ogiaren Jaia” izango da. Horren lema “Auzoak bizikidetzan oratzen ditugu”.

Martxoaren 12an (zapatua) izango da jaia. Jaigune hori aukeratzea ez da kasualitatea. Ekintza honen bidez bizikidetzaren kota handiagoak lotzeko lanean jarraitzea proposatzen da. Hori jolas proposamenen bidez, kulturarteko topaketa eta elkarrizketa errazteko. Goizeko 10etatik, Iralako plaza horretan kultura jarduera asko burutuko dituzte herritarren bizikidetza sustatzeko. Besteak beste, hauek burutuko dira: Komunitatearen diagnostikoa, telebistako platoa, munduko ogien erakuketa eta dastaketa, artisautza eta truke-azoka, gaztelu puzgarriak, hankapalu-eskola, “eraiki zeure etxebizitza” tailerra, serigrafia-tailerra, bizikleten lasterketa, osasunaren txokoa, Iralako eta Ametzolako kultura-kolektiboen jarduketak, zurrumurruen aurkako puntua eta gymkana kooperatiboa.

cartelA3eus

Ogia, protagonista

Irala eta Ametzola auzoen historia eta nortasuna edonon egongo dira jai honetan, auzoko guztiek auzo horietakoak izatearen sentimendua indartzeko, bakoitzaren jatorria edozein izanda ere. Ogia izango da komunitatearen elementu dinamizatzailea eta jaiaren protagonista. Hona helduta, gogora ekarri behar dugu Harino Panadera enpreasaren fabrika izan zela auzoa konfiguratzen hasi zena. Gainera, munduko ogien erakusketa eta dastaketaren bidez, ogia jaian kohesiorako elementurik garrantzitsuena izango da. El Salvador, Bolivia, Kolonbia, Georgia, Maroko, Paraguai… hamaika ogik harrotasunez erakutsiko digute gaur dugun kultura aniztasuna.

Topaketa auzo horietan “la Caixa” Fundazioaren Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gazteleku elkarteak bultzatuta garatzen ari den komunitate-arloko prozesuaren barruan dago. 30 zerbitzu publiko zein pribatu baino gehiago, auzokoak, hainbat kolektibo batera aritu dira proposamen hau aurrera ateratzeko. “Komunitatearen Diagnostikoa” fasea hasi da Jaian auzotarrrei aurreko hilabeteetan komunitatean lortutako aurrerapenak erakutsiko zaizkie. “Partekatutako Ezagutza Eraikitzen” fasean aurrera eginda, alde horretako herritarrek eta profesionalek batera 200 pertsona baino gehiago biltzea lortu da, Iralaz eta Ametzolaz dituzten inpresioak biltzeko. Orain prozesu horren jarraipena dator, hamaika eragilek parte hartuta burutuko den diagnostikoa alegia. Diagnostikoaren agiriak komunitate-arloko programazioaren ildorik garrantzitsuenak ezartzen lagunduko du. Komunitate-arloko programazioa ekainean aurkeztuko dute. Ogiaren Jaian zenbait gune egongo dira komunitatearen diagnostikoari begira herritarrek parte hartzea bideratzeko.

“Auzoak bizikidetzan oratzen ditugu” jaia prozesua sustatzen duten entitateen elkarlanari esker egin ahalko dira. Era berean, antolaketan parte hartu duten hainbat baliabidek, elkartek eta taldek egindako lana ere funtsezkoa izan da. Hauek izan dira parte hartu dutenak: Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saila eta Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila, Torre Urizarko auzo-elkartea, Iralabarriko auzo-elkartea, Amiarte, Isabel Gallego Gorria, Eskurtze eta Tomás Camacho ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak, Angiru Apytepe (Paraguai), Bizi Bete (Caritas), Berdinak, Etxaniz Suhiltzailearen plazako osasun-zentroa, Iralako jai-batzordea, Irala100urte, Iralabarriko San Antonio Abesbatza, Hegoetxea federazioa, Iralako gaztegunea, euskal dantzen taldea, tai chi taldea, capoeira taldea, “Abadá”, barazkien taldea, Iralako haurgunea eta kidegunea, Ikusi7, “Iralako Gazteria”, Iralarima, Komunikatuz, Suhar Prest Zirko Konpainia, Sunu Makaan (Senegal), SURBISA, Txirrikletak, eta Zirkilu.

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 abril

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Bideoak


Kategoriak