Torre Urizarreko auzokoek bizikidetza eta gizartearen kohesioa bultzatuko dute lantalde baten bidez. Lantalde horrek Tomás Camacho ikastetxeko instalazioak hobetuko ditu

Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren barruan dago ekimena, Bilboko Udalak, “la Caixaren” Gizarte Ekintzak eta Gazteleku Komunitate Garapen Elkarteak bultzatuta, Irala eta Ametzola auzoetan bizikidetza sustatzeko.

Atzo, eguena, hasi zen Bilboko Tomás Camacho ikastetxe publikoan zentroko “Ikas Komunitateak” proiektuari laguntzeko esperientzia komunitario bat. Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren barruan dago ekimena, Bilboko Udalak, “la Caixaren” Gizarte Ekintzak eta Gazteleku Komunitate Garapen Elkarteak bultzatuta, Irala eta Ametzola auzoetan bizikidetza sustatzeko.

Ekimen honetan guneko herritarrek eta eragile komunitarioen ekarpenak bildu eta artikulatuko dira, zentroko psikomotrizitate gela modu parte-hartzailean moldatzeko eta hobetzeko. Horrela, pertsona eta talde desberdinen artean lankidetzako harreman berriak sortzen diren moduan, zentroko baldintzak hobetuko dira, bertako ikasleek ahalik eta egoera onenetan ikasi dezaten eta gimnasia egin dezaten.DSC_0248

Auzoa hezkuntza-komunitateari lagunduz

Tomás Camacho ikastetxean dibertsitate kultural handiko ikasleak daude. Horrek zuzeneko eragina dauka bizikidetzan eta, hori dela-eta, eguneroko hezkuntza-lanean aurreikusita dago desberdintasunak errespetatuz lan egitea, erreferentzia-puntua pertsona guztien eskubideen eta betebeharren berdintasuna izanik.

Testuinguru horretan, ikastetxeak aspaldi hautatu zuen gertuko komunitatearengana jotzea ikasleen benetako integrazio soziala eta arrakasta akademikoa lortzeko. Orain, Tomás Camacho eskolak, Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektua auzoan garatzen ari dela aprobetxatuz, eskolaren eta bere inguruaren arteko harremana sendotzea eskatu du ekimen horren bitartez.

“Auzo hezitzailea” eraikitzen dugu

Atzo izandako lehen bileran, hezkuntza-komunitateak eta Torre Urizar Auzo Elkarteak lankidetzarako proposamena egin zieten bertara joan zirenei (zentroko familiak, auzokoak, guneko taldeak eta zerbitzuak). Hauxe da ideia: lagundu nahi duten pertsona guztien baliabideak eta trebetasunak erabiltzea psikomotrizitate-gela hobetzeko. Horretarako lantaldeak antolatuko dira diziplina eta zeregin desberdinetarako (joskintza, pintura, arotzeria, zaintzak, ekonomia, komunikazioa…) eta lan komunitarioko lanaldiak deituko dira datozen asteotan, helburua lortzeko aurrera egiteko.

Abenduan materialak jasoko dira, adibidez goma-aparrezko blokeak, ehunak eta koltxonetak aretoa egokitzeko eta gabonetan merkatu txiki bat egingo da, proiektu komunitariorako funtsak biltzeko.

Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektua

Ekimen hau “la Caixa” Gizarte Ekintzak Espainiako 39 lekutan sustatzen duen Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren barruan dago. Leku horiek dibertsitate kultural handikoak dira eta hemen, zehazki Iralan eta Ametzolan, Gaztelekuk kudeatzen du ekimena 2014ko uztailetik, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Prebentziozko eta sustapeneko esku-hartzea da, kulturen arteko harremanak bultzatzeko eta gizartearen kohesioa errazteko. Azken batean, gizartea ahalduntzea bilatzen du, bizikidetzaren eta garapen komunitarioaren alde.

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 diciembre

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Bideoak


Kategoriak