Hurrengo urtarrilaren 11an hasiko da Tomas Camacho eskola publikoan, otsailaren 7an ospatuko den azoka solidario handian salduko diren objektuen bilketa, hurrengo asteetan informazio gehiago jasoko duzue.
Tomas Camacho eskola publikoko psikomotrizitate gela era komunitarioan egokitzeko sortutako lan talde baten ekimena da. Ikastetxeko IGE, irakaslegoa eta ikasleen familiak, Torre Urizarko auzo elkartea eta banakako auzokideak daude sartuta buru belarri prozesu honetan.
Psikomotrizitate gela egokitzen lagundu nahi duten pertsonen baliabide eta trebetasunak kontutan izatean datza. Horretarako, diziplina eta zeregin ezberdinekin erlazionatutako lan taldeak antolatu dira (jozkintza, pintura, zurgintza, azoka…). Hurrengo asteetan, lan jardunaldi komunitarioak iragarri dira helburua lortzeko asmoz. Lanekin jarraitzeko hurrengo deialdia urtarrilak 18rako egin da, arratsaldeko 16etan ikastetxean bertan. Hurbildu zaitez lagundu nahi ez gero!
Objektuen bilketa ikastetxean bertan egingo da urtarrilaren 11tik 22ra (astelehenetik ostiralera, 16:3otik 18tara). Emandako objetuak egoera onean egon daitezela eskatzen du antolakuntzak. Eskola materiala, goxokiak, oinetakoak, osagarriak (eskumuturrekoak, poltsoak…), gailu elektronikoak, DVD edo CDak, jostailuak, kirol materiala, liburuak…
Animatu eta lagundu!
Irala, Ametzola eta Torre Urizar: AUZOAK ABIAN