Irala eta Ametzolako merkatari, ostalari eta zerbitzuek bat egin dute “auzoa pizten” izeneko kanpaina martxan jartzeko. Jakingo duzuen moduan, bigarren urtez garatzen gabiltzan Programazio Komunitarioan auzoko merkatal, enpresa eta ostalaritza-sarea sustazea da lehenetsitako helburuetako bat. Aurreko urtean, hainbat auzokide eta baliabidek, lan polita egiten hasi ziren honen inguruan, ekintza desberdinen bitartez, auzoa pizten eta koloreztatzen [...]