Irala eta Ametzolako merkatari, ostalari eta zerbitzuek bat egin dute “auzoa pizten” izeneko kanpaina martxan jartzeko. Jakingo duzuen moduan, bigarren urtez garatzen gabiltzan Programazio Komunitarioan auzoko merkatal, enpresa eta ostalaritza-sarea sustazea da lehenetsitako helburuetako bat.
Aurreko urtean, hainbat auzokide eta baliabidek, lan polita egiten hasi ziren honen inguruan, ekintza desberdinen bitartez, auzoa pizten eta koloreztatzen saiatuz. Egindako lan hori ahaztu gabe, aurten ere, auzoa pizteko desio hori berrartu dugu.
Horretarako, zenbait bilera egin dira merkatari, ostalari eta auzokideekin batera, guztion artean kanpaina txiki bat definitzen saiatzeko asmoz. Kanpaina honen bitartez, arlo desberdinak jorratu nahi dira. Alde batetik, hasieratik helburu nagusia izan dena: auzoa piztea. Horrez gain, gertuko merkataritza sustatzea bilatuko da, baita merkatari, ostalari eta zerbitzuen sarea indartzea ere.
Sare hau indartuz, auzoetako bizitza piztea lortuko da. Nola? Saltokiak auzoko ekintzen bozgorailu bilakatuz eta bezero zein auzokideei, jarduera komunitarioaren berri emanez.
Kanpaina honek ezinbesteko aukera emango die merkatari, ostalari eta zerbitzuei prozesu komunitariorekin zuzen-zuzenean lotzeko, auzoetako bizitza komunitarioaren protagonistak diren heinean.
Laster izango duzue aurreratutako kanpaina honen berri.
Bitartean, jarraitu gogoz eta ilusioz zuen auzoen bizitza pizten!