Iralabarriko eta Ametzolako langile teknikoek koordinazioarako espazio berri bat jarri dute abian

  • Irala eta Ametzolako auzoetako teknikariek bilera egin dute prozesuaren Harremanetarako Espazio Teknikoa eratzeko, lurraldean 2014ko ekainetik garatzen ari den Kulturarteko Komunitateko Esku‑hartze Proiektuaren barruan.
  • Koordinaziorako espazio iraunkorra ezarriko da hezkuntzako, osasuneko edo gizarte zerbitzuetako zerbitzu eta baliabide tekniko desberdinen arteko ekintza sinergikoak eta kolaboraziokoak sendotzeko.
  • Bertaratuek Carlos Giménez ikusteko aukera izan zuten, Kulturarteko Komunitateko Esku‑hartze Proiektuaren zuzendari zientifikoa eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko Antropologia Sozialeko katedraduna.

IMG_7500Iralabarri eta Ametzola auzoek, Bilboko Udalak, “la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Gazteleku erakundeak gizartearen kohesioa sendotzeko bultzatzen dute, Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuak Harremanetarako Espazio Teknikoa eratu berri du. Espazio horretan zerbitzu eta baliabide tekniko desberdinak bilduko dira, publikoak nahiz pribatuak.

Lan-mahai iraunkor horren helburua da koordinaziorako esparru bat ematea lurraldean esku-hartze sozialaren arloan lanean ari diren baliabide profesionalei. Horrela, arlo teknikoaren parte-hartzea hasitako Kulturarteko Komunitateko Esku‑hartze Proiektuan bideratu ahal izango da. Era berean, esku-hartzearen alderdi desberdinak koordinatzen badira, dauden baliabideak optimizatuko dira eta ez dira barreiatuko. Koordinaziorako puntu hori hiru hiletik behin bilduko da eta “muin” bat eman zaio bere lana dinamizatzeko.

Osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuetako profesionalek, besteak beste, zehaztu dituzte Harremanetarako Espazio Teknikoak datozen hilabeteotan garatuko dituen funtzioak. Horrela, bada, mahai horren zeregin nagusia izango da arlo teknikoaren parte-hartzea bideratzea, komunitatearen diagnostikoan laguntzea, proposamen teknikoak egitea lurraldeak detektatzen diren zailtasunen aurrean edo prozesu komunitarioan egiten diren jardueren jarraipena egitea, besteak beste.

Hitzorduan parte hartu du Carlos Giménezek, Kulturarteko Komunitateko Esku‑hartze Proiektuaren zuzendari zientifikoa eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko Antropologia Sozialeko katedraduna denak. Berak adierazi du garrantzitsua dela aniztasun kulturalaren aldagaia prozesu komunitarioaren eraketan eta garapenean sartzea, lan hori eraginkor izateko gakoak emanez. Era berean, Bilboko Udaleko, “la Caixa” Gizarte Ekintzako eta Gazteleku erakundeko ordezkariak izan dira bertan.

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 abril

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Bideoak


Kategoriak