Iralabarri eta Ametzolan kokatuta dauden Félix Serrano, Tomás Camacho, Gallego Gorria eta Amor Misericordioso (COAMI) ikastetxeetako ikasleek “ Gu ere auzoa gara” izeneko erakusketa burutu dute. Bertan, ikasleek beraiek, Irala eta Ametzola auzoak aztertu dituzte eta gustoko dituzten kontuak nabarmentzeaz gain, egingo lituzketen aldaketak ere proposatu dituzte, marrazki, collage, argazki eta kanten bitartez.
Sekulako lan politak osatu ostean, Martxoaren 21an Kirikiño etorbideko plazan egingo dugun jaialdi komunitarioan ikusgai egongo dira lanak. Gainera haurrek eginiko ekarpen guztiak uda partean osatuta egongo den “Memoria komunitarioa” osatuko dute, nagusiek ere egingo dituzten ekarpenekin batera eta maila berean. Zorionak eta mila mila esker guztioi!