Irala eta Ametzola osasunaren arloko estrategia komunitarioa diseinatzen hasi dira

Komunitateko Esku-hartze Proiektuak Bilbon sustatzen duen prozesu komunitarioaren barruan, Iralan eta Ametzola auzoetan ari diren 30 profesional, baliabide tekniko publiko eta pribatuetakoak, urtarrilaren 28an bildu ziren Harino Panadera eraikinean bihar-etzi osasun komunitarioaren arloan garatu beharreko estrategia erabakitzeko.

Gogoetaren abiapuntua izan zen guneko talde komunitarioak 2015ean herritarrei eta zerbitzu teknikoei egindako 200 hitzaldi baino gehiagotan jasotako ekarpen ugariak. Jasotako iritziak kontuan hartuta egindako agiriak proposamenak biltzen ditu gunean modu komunitarioan esku hartzeko: bakardadea, buruko osasuna, zaratak, eragileen arteko koordinazioa, drogamenpekotasunak, sexualitatea, kutsadura, eskolako kirola, eta abar.

Detektatutako arazoen artean dagoen harremana modu grafikoan adierazten duen fluxu diagramaren metodologia erabilita, estrategia egiten ari diren eragile guztiek proposamen bakoitzean esku hartzeko aukera baloratu zuten. Gero egingo diren bileretan diagnostikoaren faseari ekingo zaio eta bertan lehentasuna emango zaio zeintzuk diren “korapilo kritiko” biak adierazteari, gero horietan modu komunitarioan esku hartzeko.

Topaketan oso eragile desberdinak bildu ziren: Bilboko Udaleko sail eta zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, guneko ikastetxeak, osasun zentroak, guneko gizarte zerbitzuak, eta hezkuntza eta gizarte arretaren arloetako erakunde pribatuak.

Irala eta Ametzolako Talde Komunitarioek eskerrak eman zituzten guneko protagonistek erakutsi duten konpromisoagatik, beren parte-hartze aktiboaren bidez 2014an hasitako kulturarteko prozesu komunitarioa sustatzeagatik. Ildo horretatik, talde dinamizatzaileak uste du “zerbitzuek, taldeek eta auzokoek beren parte-hartzearen bitartez erakusten dutela interes orokorreko gaietan lan egiteko borondatea daukatela, adostasunaren eta kooperazioaren bidez”.

Ekimen hau “la Caixa” Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gaztelekuk bultzatutako Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren barruan dago, Irala eta Ametzola auzoetan elkarbizitza eta kohesio soziala sustatzeko.

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 diciembre

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Bideoak


Kategoriak