Irala eta Ametzola auzoek komunitate arloko topaketa egin dute bizikidetza hobetzeko

San Luis Beltran parrokiaren areto nagusian izan zen pasa den apirilaren 6an eztabaidarako eta hausnarketa egiteko espazioa. Horretan parte hartu dute Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia den Itziar Urtasun andreak, CaixaBanken Euskadiko eta Kantabriako lurralde-zuzendaria den Juan Pedro Badiola jaunak, ICI Proiektuko zuzendari zientifikoa den Carlos Giménez jaunak eta Gazteleku Garapen Komunitarioko Elkarteko koordinatzaileak.

“la Caixa” Gizarte Ekintzak sustatzen duen eta Bilboko Udalak eta Gazteleku Garapen Komunitarioko Elkarteak garatzen duten Kulturarteko Komunitate-arloko Esku Hartze Proiektuaren barruan egindako komunitate-arloko lehen topaketa izan da. Proiektu honen xedea Iralan eta Ametzolan herritarren artean kulturarteko bizikidetza sustatzea da. Auzo horiek kulturen, etnien, hizkuntzen eta erlijioen aniztasunaren aldetik aberastasun handia dute.

Topaketa herritarrek parte hartzeko irekita egon da eta horretan komunitate-arloko monografia, Iralako eta Ametzolako “baliabideen gida” eta bizikidetzari buruzko inkesta aurkeztu dituzte.

“Auzoak bizikidetzan oratzen ditugu” komunitate-arloko monografiak lurralde hori osatzen duten zenbait egiturazko ezaugarri eta alderdiren argazki handia jasotzen du; besteak beste, auzoen hasieratik historia demografikoa, herritarren mugimenduak, gizarte eta hezkuntza-arloa, komunitate-arloko osasuna eta enplegua; eta begirada finkatu du bizikidetzan eta gizartearen kohesioan. Alde horretako azterlan xehetu horretan 200 pertsona eta 45 entitate baino gehiagok parte hartu dute.

Haren emaitzak oinarria dira apirilean herritarrekin eta pertsonal teknikoekin egingo den bilera banaren bidez burutuko den diagnostikorako. Komunitate-arloko topaketan, bestalde, herritarrei diagnostikoaren arloetan (osasuna, hezkuntza, kultura, hirigintza,…) dituzten lehentasunak adieraztea ahalbidetzen dien buletina, moztu daitekeena, duen txosten bat aurkeztu da jendaurrean. Buletin hori moztu eta bete ondoren auzoetan dendetan eta zerbitzu publikoetan jarriko dituzten ontzietan sartu ahalko dituzte herritarrek.

Datozen hilabeteetan ezagutza horren atzetik ekintza batzuk burutuko dituzte. Hauek komunitate-arloko programazio batean jasoko dituzte monografian planteatutako erronka batzuei erantzuna emateko. Ekainean izango den topaketan aurkeztuko dute programazioa.

Era berean, “Iralako eta Ametzolako baliabideen gida” jendaurrean aurkeztu da. Online dago eta lurralde horretako zerbitzuak, aukerak eta kolektiboak kontsulta daitezke bertan.

Komunitate-arloko topaketan erakusketa bat egin da; hain zuzen, Kulturarteko Komunitate-arloko Esku Hartze Proiektuaren zuzendari zientifikoa den Carlos Giménez jaunaren ardurapean egindako toki-mailako kulturarteko bizikidetzari buruzko 2015eko bizikidetza inkestaren emaitzei buruz. Hona hemen Iralabarri eta Ametzola auzoei buruz inkestatik ateratako datu garrantzitsu batzuk:

1.- Gehienek aniztasuna onartzen dute eta sektore horretan begirunea eta tolerantzia pasiboa nagusiak dira. Adibidez, % 66,5ek erlijio aniztasunari ondo edo oso ondo deritzo.

2.- Gehienek jarrera positiboak dituzte auzoetako gizarte eta kultura-arloko aniztasun-prozesuei dagokienez. Egoiliarrei euren hirian janzkera, hizkuntza, janari, aurpegiera edo kultura asko egoteaz galdetuta, horri ondo edo oso ondo deritzotenen portzentajea %62tik %75era artekoa da.

3.- Lurraldean bizi izateaz pozik daude gehienak eta lurraldeari lotzen dituzten sustraiak dituzte; hala ere, gutxiengo batek auzoz aldatuko litzateke ahal izanez gero. %73k bizitzeko lekua aukeratzea balu auzo berean bizitzen jarraituko lukeela dio.

4.- Herritarrek oso balorazio positiboa egiten dute auzoan dauden tokiko administrazioko profesionalez, batez ere, hezkuntza eta osasunaren arloan. %72k ondo edo oso ondo deritzo haien lanari.

Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektua (ICI)

“la Caixa” Gizarte Ekintzak sustatzen du Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektua Estatu espainiarreko 39 auzotan. Horretarako zenbait administrazio eta gizarte-entitateren laguntza du. Prebentzio-arloko esku-hartzea da ekimena, kulturarteko harremanak sustatzeko, gizartearen koherentzia errazteko eta bizikidetzaren eta komunitatearen garapenaren arloan gizarte osoaren ahalduntzea lortzeko. Bilbon proiektu hau 2014tik burutzen ari dira.

Berria “deia.com” webgunean

Berria “El Correo” egunkarian

 
 
 
 

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 abril

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Bideoak


Kategoriak