Aurreko azaroaren 25ean herritarren topaketa izan genuen. Oraingo honetan, 2016. urteko martxoan ospatuko den II. Ogiaren jaia #auzoaoratzen, Herritar Ekintza Orokorraren bigarren ediziorako lehenengo pausuak emateko asmoz. Lehenengo topaketa honetan I.go edizioko balorazioak gogoratu eta errepasatu genituen bideo-laburpen baten erreprodukzioaren bidez, laster hemen izango duzue ikusgai. Horrela, kurtso honetan egingo den festaren garapenerako ideia berriak batu genituen, data eta espazio posibleak ahaztu gabe.
Topaketa hau prozesuko beste gai batzuekin borobildu zen. Batetik ezagutza partekatuaren egoera eta errekurtsoen gida interaktiboaren aurkezpena egin genuen. Bestetik, Irala auzoko bi gaztek, gazteen parte hartzearen inguruan egiten dabiltzan lana aurkeztu zuten. Gainera, kurtso honetarako proposamen zehatz bat laburki aipatu zen: Tomas Camacho eskolako Psikomotrizitate gelako egokitze komunitarioa.
Datorren urtarrilaren 20an, arratsaldeko 18:30etan Hegoetxean ospatuko den beste bilera bat ere adostu dugu. Edozein elkarte, talde informal edo norbanakok hartu dezake parte eta II. Ogiaren festarako antolakuntzarako ideien ekarpena egin. Gure sare sozialetan gogoratuko dizuegu data.