Igarotako azaroaren 12 eta 13an jarduera komunitarioan erreferente ezaguna den Marco Marchioni langile sozialak eta Marco Marchioni Institutuko Luz Morinek Errekalde auzoan izan ziren. Aipatutako bisitan zehar bi topaketa nagusitan parte hartu zuten: Lehenengoa 7. Barrutian jarduten duten elkarte eta entitate sozialekin batera eta bigarrena eremu geografiko bereko profesionalekin batera.
Bi ekimenetan lokalki eragitearen garrantzia nabarmendu zuen Marchionik herritarren benetako arazoei eraginkorki erantzun komunitarioa eman ahal izateko. Administrazio, baliabide tekniko eta herritarren arteko elkarlana ezinbestekoa dela gaineratu zuen, eraldaketa etengabean dagoen komunitatearen erronka gero eta konplexuei erantzuteko.