Elkartasun protesta gauzatu zuen astearte atsaldean Berdinak GKE-ak Iralako gune peatonalean. Ekimenaren bitartez, orain 8 hilabete, Mexikoko Ayotzinapa eremuko 43 ikasle desagertu zirela gogorarazi zuten ekintzaileek. Horrela bada, Iralako auzokide hauek, munduan zehar Mexikoko gobernu buruei luzatzen zaien giza eskubideen aldeko aldarriarekin egiten dute bat: Behingoz, 43 ikasleek bizirik azaldu daitezen.
Berdinak elkarteko kideek aipatutakoaren arabera, datozen hilabeteetan protestak errepikatuko dituzte.