III.Ipuin Kontalari Ibiltaria

Hirugarren urtez, Berdinak elkarteak eta Iralako eskolek bat egin dute Ipuin Kontalari Ibiltaria antolatzeko. Ekimen honek erroak bota ditu auzoan eta urtero-urtero Maiatza gertu daukagunean umeek zein familiek ilusioz espero duten gertakaria dugu Ipuin Kontalaria.

Zertan datza?

Ipuin Kontalari Ibiltaria, ipuin, istorio, zein kontakizunen bitartez auzoan presente dauden kultura desberdinak ikusgarri egitea helburu duen ekimena da. Eskolen koordinazioaren bitartez, hainbat familien parte hartzea sustatzen da. Ipuin kontalariek haien jatorrizko herrialdeetako istorioak berreskuratzen dituzte haurrei kontatzeko.

Irala auzoko hiru eskolek parte hartzen dute ekimenean: Tomás Camacho, Gallego Gorria eta COAMI. Eta kontalariak ere, hiru eskoletako gurasoak izaten dira. Ekimen ibiltaria da, hau da, hiru eskoletan martxan jartzen da egun desberdinetan eta parte hartzaileak ere, eskola batetik bestera ibiltzen dira ipuinak kontatzen.

Proiektu honek badaramazki hiru urte Iralako auzoan garatzen eta urtero berrikuntzekin datorkigu: parte hartzaileen kopurua , kulturartekotasuna, keinu hizkuntza…

Aurtengoan jatorri anitzetako istoriak entzun ahal izan ditugu: Maroko, Kolonbia, Euskal Herria, Nigeria, Ekuatore-Ginea,

Ziur hurrengo urtean ere, proposamen berriren batekin aurkeztuko zaigula Ipuin Kontalari Ibiltaria.

Jarrai dezagun ahozko transmisioaren tradizioa balioan jartzen, kultura ezberdinak ikusgarria egiten eta hizkuntza bakoitzaren musika deskubritzen.

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 abril

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Bideoak


Kategoriak