Oporretarako geratzen diren egun gutxi hauetan, gaurtik irakurri edo deskargatu dezakezuen triptikoa auzoko leku ezberdinetan topa dezakezue. Agiri honek, Irala eta Ametzola auzoetako komunitateak erabakita, komunitate programazioak, AUZOETAKO IDENTITATEA BULTZATU ETA SAREA OSATUKO DUTEN HARREMANETARAKO ESPAZIOAK SORTZEA bultzatu behar duela jaso nahi du.
Korapilo nagusi hau, berariazko 3 esku-hartze ildoez heldu nahi zaio:
- Pertsonen isolamendua gainditzea
- Oroimen historikoa sustatu eta auzo identitatean sakondu
- Haurtzaroan aukera berdintasuna esparru sozio-hezitzailean sustatu
Auzi hauei aurre egiteko, gura duten eragile eta pertsona guztien artean, bi helburu nagusi dituen komunitate programazioaren eraketa prozesuan gaude. Alde batetik auzoetan, aipatutako ildoekin erlazioan, martxan dagoena indartu edota hobetu eta beste aldetik, Komunitatearen bizi kalitatea hobetu dezakeen eta aipatutako ildoekin erlazionatutako (isolamendua, oroimen historikoa eta identitatea eta aukera berdintasuna) ekimen komunitario berriak aurrera eramatea.
Diagnostiko honek teknikari, herritar, mugimendu sozial eta administrazioarekin egindako 200 solasaldi baino gehiago behar izan ditu. Eskoletako ikasleen ideia eta ekarpenak ere erauzi dira eta herritarren iritzia jasotzeko kutxak atera dira kalera. Informazio guzti honi esker, gai garrantzitsuenen laburpena deskargatzeko aukera duzun monografia komunitarioa argitaratu ahal izan dugu.
Proiektuak inplikatutako pertsona guztiak biltzeko aukera izan genuen I. Topaketa Komunitarioaren ondoren, teknikari, gizarte mugimendu eta herritarrekin bilera ezberdinak egin dira, gaur esku artean darabiltzagun diagnostiko eta esku hartze ildoak adosteko asmoz.
Orain, pausu polita eta ikusgarriena dator: guztion artean programazio komunitarioa landu. animatzen zara? Jarraitu gaitzazu Facebook edo Twitterren eta irailetik aurrera aldioro informatuko zaitugu. Uda ona izan dezazuela!
Dokumentua ikusten ez baduzu, hemendik jaitsi