Iralako Haurgune eta Kidegunean parte hartzeko izen-ematea hasi da

Iralan eta hiriko gainontzeko barrutietan Haurgune eta Kidegune programetan parte hartzeko aurretiko izen-emateko epea gaur, irailak 7, hasiko da. Aurretiko izen-ematea  aipatutako programetan parte hartu ahal izateko lehenengo pausua da. Epea irailaren 10era arte luzatuko da.

Zer da Haurgunea? Eta kidegunea?

Bilbon bizi diren umeentzako guneak dira. Gune horietan umeek aisiaz gozatzen duten bitartean, aspektu hezigarriak lantzen dira, hezitzaile batek lagunduta. Haurgunea 2007 eta 2010 bitartean jaiotako umeei zuzenduta dago. Kidegunea, bere aldetik, 2004 eta 2006 bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago.

Iralako Haurgune eta Kidegunea

Iralako Haurgune eta Kidegunea Bergara kalea 8. zenbakian daude eta kurtso osoan zehar hainbat ekintza eskaintzen dituzte (urriaren 5etik ekainaren 11ra).

Parte hartu nahi duzu?

Adin honetako seme-alabaren bat izanez gero, begiratu orri informatiboa eta berrikusi izena emateko datak. Haurguneak astelehenetik ostegunera 17.30etatik 19.30etara irekitzen du. Kideguneak, ordea, ostiralero eta larunbatero ordutegi berean irekitzen du. Egun batean baino ez da posible izen-ematea.

haurgune_kidegune_2015_2016

Informazio osoa Udaleko webgunean

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 abril

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

Bideoak


Kategoriak