Egun on danoi:
2017. urtea kulturarteko esku-hartze komunitarioko prozesurako hitzordu garrantzitsu batekin datorkigu. Gogo bizian adierazi behar dizuegu hurrengo urtarrilaren 31an 17.30etatik aurrera Torre Urizar parrokiako beheko solairuan 2. Topaketa Komunitarioa burutuko dugula. Jakingo duzuenez honako hau da zonaldeko auzokideek, instituzio eta zerbitzuek prozesu komunitarioan parte hartzeko baliatzen dugun elkargunea. Kasu honetan topaketaren helburua Irala eta Ametzolako auzokide, elkarte eta teknikari ugariren artean adostutako Programazio Komunitarioa publikoki ezagutaraztea litzateke.
Hortaz, datozen hilabeteetan zonaldeko auzokideen bizi kalitatea hobetzeko asmoz indarrean jarriko diren proposamen komunitarioak, beren protagonisten eskutik ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Hona hemen aurreikusi dugun egitarau osoa:
- 17:30 – 18.00: Harrera (Kafea eta pastak)
- 18:00 – 18.15: Inaugurazioa
- 18:15 – 19.05: Programazio Komunitarioaren aurkezpena: “Auzoa eraikitzeko SAREtu gaitezen”
- 19:05 – 19.35: Intervención del público asistente
- 19:35 – 19.55: Cierre y muestra cultural
Espero dugu ekitaldia zuentzako interesgarria suertatzea. Jakin ezazue Irala eta Ametzolan eragiten duzuen instituzio, elkarte eta zerbitzu guztiak gonbidatuta zaudetela, baita zuen ekimenetan parte hartzen duten zonaldeko auzokideak ere.
Herritar guztien partehartzea errazteko asmoz topaketak iraungo duen bitartean haurtzaindegi zerbitzua izango duzue eskura.
Zuekin guztiekin kontatzen dugu Kulturarteko Prozesu Komunitarioari bultzada berri bat emateko.