1, 2, 3 eta 4 urte igaro dira dagoeneko Iralako Kirikiño etorbideko plazan “Ogiaren jaia” lehenengo aldiz ospatu zenetik. Irala eta Ametzolako kulturarteko garapen komunitarioko prozesuaren adierazle nagusi bilakatu den jaia dagoeneko leku propioa topatu du zonaldeko agenda komuntarioan.
Udaberriarekin batera datorren jaiak osagai sendoak bildu ditu urtetik urtera: Partehartzea, memoria historikoa, elkabizitza, herritarrak, auzoetako elkarteak, zerbitzu teknikoak, administrazioak, jarduera osasuntsuak, jolasa, tailerrak, artea, ogi dastaketa… Auzo mosaiko ederra taxutu genuen guztion artean!
Aurtego edizioa bizi izan genuen martxoaren 17an, eta aizue…
Esan beharra dago Irala eta Ametzolako auzokideok urtetik urtera, elkarlanaren poderioz, ore gozoagoa osatzen dugula. Euria be bisitan etorri zitzaigun festara baina horrek etzuen “Ogiaren jaia”-n nagusitu zen giro alai eta eraikitzailea ezabatzerik lortu.
Luze aritzen zarete beti herritar, elkarte eta teknikariak jaiaren egitarau oparoa mimo handiz prestatzen.
Festari dagokionez, goizeko 11etatik aurrera ekintza ugari disfrutatzeko aukera izan zuten Kirikiño plazara gerturatu ziren ehunka lagunek: capoeira erakustaldia, euskal dantzak, Uruguaiko dantzak, irratitailerra, musika-tresnen tailerra, estresaren aurkako bolen tailerra, xake-tailerra, borlen tailerra, sormen-tailerra, txotxongilotailerra, jolas herrikoiak, photocall-a… etab.
Gainera Irala eta Ametzolako elkarteek, taldeek eta zerbitzuek stand-ak plazan paratu zituzten, normalean egiten duten lana erakutsi asmoz.
Etanola ez…! Oraingoan ere jatorri desberdinetako auzokide ugari ikusi ahal izan genuen zapore desberdinetako ogiak sukaltzen…Dastaketa zoragarria egiteko parada izan genuen!
Zorionak guztioi!
Ogiaren jaia beste urte baten horren txukun antolatzeagatik, elkarlanean disfrutatzeko aukera baliatzeagatik eta urteko gainontzeko egunetan be, pertsona guztiak bere baitan hartzen dituen auzoak eraikitzen tematzeagatik.
Irala eta Ametzolako lan talde komunitarioa.