Martxoaren 14an, Irala eta Ametzolako IV.Topaketa Komunitarioa ospatu genuen Torre-Urizarreko San Luis Beltran Parrokian. Dakizuenez Topaketa Komunitarioa urtean behin ospatzen dugun saioa da eta han aukera daukagu, auzokide, elkarte zein administrazioek, bat egiteko eta prozesu komunitarioaren aurrera pausuak elkarbanatzeko eta ezagutzeko.
Aurtengo Topaketa Komunitarioan, prozesuaren ibilbide historiko laburra egin genuen, guztion artea gogoratzeko 2014tik hona martxan jarri diren ekimen zein espazioak.
Horrez gain, aurten hasi berri dugun fasea aurkeztu genuen: ebaluazio komunitarioa. Lau urtez prozesu komunitarioa garatzen eman ondoren, ebaluazioaren unea iritsi da, hori bai, bitartean prozesuak aurrera jarraituko du. Ebaluazio baliogarria izango zaigu prozesuaren lorpen nagusiak identifikatzeko baita hobetu daitekezkeen gauzak detektatzeko ere. Fase hau garatzeko, ebaluazio talde bat sortu da, dagoeneko lanean dabilena dokumentuaren atal objetiboa jorratzen. Datozen hilabeteetan alde subjetiboarekin hasiko dira, zeina pertsonen entzutean oinarrituko den. Kasu honetan kolokioak proposatuko dira prozesuan murgilduta daude pertsona zein elkarteekin.
Bestalde, Topaketa Kopmunitarioan, Hezkuntza eta Osasun arloetan martxan jarri diren ekimenak aurkeztu ziren, haien protagonisten ahoetatik. Horretarako hezkunzta zentroetako ordezkariak etorri ziren, baita osasun mahaia osatzen duten zenbait elkarte ere.
Ogiaren Festa hain gertu izanda, talde motorreko pertsona batek aukera aprobetxatu eta bertaratu ziren guztiei gonbitea luzatu zien.
Amaitzeko, clownclusiones-ak izan genituen Trokolo Antzerki-aren eskutik. Barrez lehertzeko aukera izan genuen, bai eta saioan zehar landutako gauzak garrantzitsuenak gogoratzeko ere.
Oso saio polita izan zen…
JARRAITUKO DUGU!