Laugarren urtez, bero eta eguzkiarekin batera etorri dira Irala eta Ametzolako Udako Eskola Irekiak. “Agurra ahoan, Osasuna auzoan” lelopean, ekintza sorta zabala jarri da martxan ekainean zehar.
Hilabetean zehar, Osasun Komunitarioko mahaian sortutako talde motorrak elkarlanean diseinatu, planifikatu eta bultzatutako 30 ekintza baino gehiago jarri dira martxan auzoetan. Ekintza hauen helburu nagusia elkarbizitza eta giza kohesioa sustatzea izan da, baita baliabideen artean zubiak eraikitzea ere.
Elkarbizitzan auzoak oratzen hasi ginen orain dela 3 urte, ondoren, auzo osasuntsuak eraikitzeko saretzea erabaki genuen eta aurten, Agurra ahoan, Osasuna auzoan gabiltza, auzoak pizten.
Oraingo honetan, hezkuntza eta osasunaren ardatzek garrantzia izaten jarraitu badute ere, beste hirugarren bat sartu zaigu jokoan: gertuko merkataritza. Ekainaren 15etik 22ra, gertuko merkataritzaren astea ospatu dugu, non 30 bat komertziok parte hartu duten, ekintza ugari proposatuz.
Jarraian, Udako Eskola Irekietan garatutako zenbait ekimenen argazki sorta aurkezten dizuegu:
Irala Chef: Zure Eneako taldeak antolatuta.
Ibiliz + Mapeo Emocional: Zure Enea + Lan-talde komunitarioa
Taller de preveneción de caídas: Salud Publica GV, Osakidetza- Bombero Etxaniz, Área de salud y Consumo, Bilbao Kirolak, Cáritas Bizi-Bete, Asociación Vecinal Torre-Urizar.