Atzo Coami eskolatik haien magazina nola grabatzen duten ikustera gonbidatu gintuzten eta esperientzia oso polita izan zen.
Zalantza barik, eskolatik egiten ari diren lana zoriontzekoa da. Ikasle zein irakasle, jo ta ke ari dira lanean hiruhilabete bakoitzean Magazine-a grabatu ahal izateko. Programan agertzen diren erreportaje eta elkarrizketa guztiak ikasleek sortu eta garatutakoak dira.
Atzoko Magazinea oso berezia izan zen. Izan ere, gonbidatu berezi ugari izan zituzten platoan. Haien artean, Irala100Urteko kide diren Mikel eta Itziar,
Domi Bizkaiko Elikagaien bankutik
eta…Olentzero bera ere!!! lanez gainezka badago ere, eskolara hurbilrzeko ardura hartu zuen.
Nahi izanez gero, hemen daukazue magazina osorik ikusgai. Egin klik!
Amaitzeko, esker mila berriz ere Coami eskolari gonbidapenagatik!
Jarraitu lanean!!!!