200 herritar eta 40 entitate baino gehiagori eginiko kolokioak, zerbitzu tekniko eta kolektiboei eginiko kontsulta sorta, mapeo kolektiboak, #Irala eta #Ametzola-ko ikasleek osatutako marrazkiek… ematen diete forma apirilaren 6an, atsaldeko 6.30etan San Luis Beltran elizan (Torre Urizar Auzunea) aurkeztuko dugun #Irala eta #Ametzola-ko Monografia Komunitarioari. Honako hau izango da programa:
-Harrera: Kafea, tea eta pasta gozoak
-Irala eta Ametzolako I. Topaketa Komunitarioaren inaugurazioa
-Irala eta Ametzolako elkarbizitzaren gainean eginiko inkestatik ateratako ondorio nagusiak
-“Elkarbizitzan oratzen ditugu auzoak” Monografia Komunitarioaren aurkezpena eta bertsio laburtuaren aleen banaketa
-Artelanen erakusketa Amiarteren eskutik
-Capoeira erakustaldia Abadá-Capoeiraren eskutik
Haurtzaindegi zerbitzua izango dugu
Zuen zain gaituzue… Elkarrekin auzoak oratzen ditugu