Si quieres ver la información en castellano, pulsa aquí
Zentzumenen tailerra / 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra
|
Iralako Gaztegunetak gure gorputza ezagutzeko eta bide batez osasuna hobetzeko “Zentzumenen tailerra” antolatuko du. 5 Zentzuak landuko ditugu: horrexetarako erlaxazio dinamikak egingo ditugu eta besteak beste usain-terapia edo dastamena landuko da. Zure gorputza hobeto ezagutzera jolasteko prest? |
Tomas Camacho Ikastetxeko psikomotrizitate gelan Kulturarteko Murala
Tomas Camacho eskolako ikasle, zentroko I.G.E, Torre Urizarko auzo Elkartea, Bombero Etxaniz osasun zentroa eta parte hartu nahi duten auzokideen artean, eskolako psikomotrizitate gelan kulturarteko mural bat egingo da. Ekainaren 3, 10 eta 17an, 12etatik 13:30etara egingo diren hiru saiotan garatuko da ekintza. Ekintzan parte hartu nahi baduzu, hurrengo loturan eman dezakezu izena, bestela 946034924 telefonora deitu. |
|
Risoterapia / 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra
|
Una gran oportunidad para aprender técnicas para reir y pasar una tarde divertida. Dos sesiones para sacar lo más divertido de la personalidad. ¿Estás con ganas reir?Organiza: Gaztegune de Irala |
Iralako Jaietan Koadrilen II. Lehiaketa. Iralako gazteek antolatutako ekintzak.
Iralako jaietan parte hartzea bultzatzeko gazte talde handi batek sortutako dinamikak ditugu Koadrilen II. Lehiaketa Jaietako programazioaren barruan dauden ekintzak animatzeko eta gazteen sorkuntzari bidea emateko aukera ezin hobea eratu dute auzoko gazteek. Auzoko gazte koadrilak batu eta elkarrekin kalera ateratzeko momentua heldu da. Informazio gehiago hemen. |
|
Brasildar erritmoa 6. Kultur Jaialdia
|
Ekainaren 10, 11 eta 12an Irala eta Ametzolan izango den, Abada Capoeira elkartearen eskutik antolatutako capoeira jaialdi internazionalarekin kointzidituz, aurretik izen ematerik behar ez duten hurrengo ekintzak topatuko ditugu.– Publikoari zabalik egongo den capoeira tailerra: Ekainak 11 Amor Miserikordioso eskolan 10:30etatik 11:30tara– Batukada: Ekainaren 11ean Peatonalean (kirikiño plazan) eguerdiko 14:00etan– Capoeira erakustaldi internazionala: Ekainak 11 arratsaldeko 17:30tatik 20:30etaraInformazio +ago hemen |
Haurrentzako askari osasuntsuak
Bombero Etxaniz Osasun Zentroak haur eta familientzako askari osasuntsuak tailerra antolatuko ditu. Ba al zenekien frutak jatea horren dibertigarri eta osasuntsua zenik? Madariak, laranjak, bananak, sagarrak, gereziak… baliatuko ditugu pertsonaia eta objetu dibertigarriak sortzeko eta jarraian askalduko ditugu. Animatuko al zara? |
|
Mendeurreneko zure kamiseta sortu
|
Iralako Gazteguneak eta Irala100urtek mendeurrena ospatzeko antolatutako serigrafía tailerra. Pasatu zaitez Eskurtzeko parketik ekainaren 14an arratsaldeko 17:00etan eta egin ezazu mendeurreneko zure kamiseta propioa. |
Iralako auzoa bisita gidatua
Iralako auzoko zirrikituak ezagutu nahi, historiak zelan eman dio forma gure kale, eraikin eta aisialdi espazioei? Zure auzoaren jatorria ezagutu nahi? Zeintzuk dira Iralako eraikin enblematikoak? Ekainaren 14an bisita gidatua prestatuko da Irala100 urteren eskutik mendeurrenaren ospakizunerako. Ibilbidea 17:00etan hasiko da Ugalde plazatik. Plazak mugatuak dira. Hurrengo loturan edo 946 03 49 24 telefonora deituz apuntatu zaitezke. |
|
“Andre eta Jabe” programa
|
Andre ta Jabe Emakumeon kontrako Indarkeriaren Prebentzioa arlo komunitarioan lan egiteko programa da. Programaren helburua elkarteen artean indarkeriaren aurkako sare bat antolatzea da. Bilboko Udaleko Berdintasun Sailetik ekainean zehar bilerak antolatuko ditu Iralako eragile eta auzokideekin batera urtean zehar ekimen desberdinak programatzeko asmoz. |
Errezital poetikoa eta “Gli Impeccabili Scalcinati” taldearekin kontzertu akustikoa
Iralako mendeurrenarekin intimista den saio kulturala, poesia errezitaldia eta “Gli impeccabili scalcinati” taldearen zuzeneko musika nahastuko diren momentua. Ekainak 17 arratsaldeko 20:00etatik aurrera peatonalean
Informazio gehiago |
![]() |
Pagasarrira irteera
|
Urtero legez, Hegoetxea federazioak familientzako eta ariketa fisikoaz eta Irala auzoko ingurugiro naturalaz gozatu nahi duen edonorentzako Pagasarrira igoera antolatzen du. Ekainaren 18an izango da irteera, goizeko 10:00etan dorretxean. Ez da beharrezkoa aurretik apuntatzea. Kartela |
Bizitza osasuntsu baten aldeko Flashmob-a
Hurrengo ekainaren 20an, arratsaldeko 17etatik aurrera Eskurtze parkean, tabakorik gabeko bizitza osasuntsu baten aldeko flashmob-aren grabaketa eramango da aurrera. Bombero Etxaniz Osasun Zentroa (Osakidetza) izango da ekintza hau aurrera eramango duena baina ezinbestekoa da animatuko zareten auzokide guztien parte hartze aktiboa. Adinak berdin du, baita jatorria edo mugitzeko gaitasunak ere, garrantzitsuena zumba erritmoan komunitate osasunarekin parte hartzeko gogoa da. Animatu eta parte hartu. Ez da aurre inskripziorik behar. |
|
“Artistak gara” haurrentzako jaia
|
Bigarren urtez, hurrengo ekainaren 22an, arratsaldeko 5etatik aurrera Ametzolako parkean, haur eta familientzako “Artistak gara” jaia egongo da. Jaian hainbat eragilek parte hartuko dute (Félix Serrano Ikastetxeko IGE, Gaztetxoak, Amiarte, Centro de Estudios Chinos, Auskalo eta “la Caixa”ren Boluntarioen Bulegoa)Gune honetan arratsalde osoan zehar ekintza ezberdinak izango ditugu:– Jolas eta dinamika kooperatiboak– Helduentzako arte tailerra– Kultura txinatarra ezagutzeko tailerra– Puzgarriak– Osasun espazioa: tai chi eta askari osasuntsua– Zirko emanaldia: PARADOXA 40 minutu/publiko guztientzat |
Gainera, ekainean zehar:
- Belaunaldi arteko ekintza: “Iragana, oraina eta etorkizuna”. Historian zehar, gure auzoan gertatu diren aldaketen analisia gazte eta nagusien eskutik. info +ago: 946 03 49 24
- Gazteentzako sexu osasun tailerra. Info +ago: 946 03 49 24