Euskaraz

Sakatu irudian mapa osoa ikusteko

mapaeusZuen eskura Iralabarri eta Ametzola auzoetako baliabideen gida interaktiboa. Zerbitzu zein elkarteekin harremanetan jartzeko oinarrizko informazioa jasoko duen dokumentu praktikoa da honako gida.

Irala edo Ametzolako elkarte bateko kidea zara eta oraindik ez duzue parte hartzen? Zuen jarduera edota zuen ekintzak ezagutaraztea gustatuko litzaizueke? Zure baliabide edo zerbitzuen datuak elkarte edota pertsona gehiagok ezagutzea nahiko zenuke? Begirada bat bota iezaiozu eta bete formularioa.

Zer da Baliabideen Gida?

Bi auzuneetan kokaturiko zerbitzu zein elkarteekin harremanetan jartzeko oinarrizko informazioa jasoko duen dokumentu praktikoa da honako gida. Tresna honetan bilduta egongo den informazioa kategoriatan sailkatuta azalduko da, unean beharrezkoa zaigun datua era sinple batean eskuratu ahal izateko.

Ze beharrari erantzungo dio gidak?

publi mapa eusInoiz gerta dakiguke auzoan eragiten duten elkarte edota zerbitzuak eta beraiek gauzatzen duten lan mota eta eskaintzen dituzten aukerak egoki ez ezagutzea. Gida honek, herritarrek zein eragile tekniko edo profesionalek egunerokoan Irala eta Ametzolako baliabideengana era erraz batean iristeko, atzemandako beharrari erantzun nahi dio bete betean. Gidan besteak beste formakuntza, hezkuntza, gizarte asistentzia, edota osasun arloko baliabideak jasoko ditugu.

Gida nola erabili

Behin erreminta zabalduta, kolore eta sinbologia ezberdineko ikonoak dituen mapa bat ikusi dezakezu. Ikono bakoitzak baliabide bat ordezkatzen du, koloreek aldiz,  sailkatuta dauden kategoriak; eta sinboloek, azpi kategoriak. Ikono bakoitzean kliklatzerakoan, baliabide bakoitzaren oinarrizko informazioa ikusi dezakezu (izena, telefonoa, helbidea…) webgune, sare sozial eta helbide elektronikoekin  batera.

Erremintaren erabilera errazteko, eskuma aldean baliabideak sailkatuta dauden kategoria guztiak (Hezkuntza, osasuna, kultura, emakumea…), azpi kategoria eta tipologiak ikusi ahal izango dituzun nabigatzaile bat izango duzu (+ botoia sakatuta). Laukitxoak aktibatu edo desaktibatu ahal izango dituzu  baliabide batzuk zein besteak ikusi nahi izan ez gero.

Gainera, edozein momentutan gehitu ahal izango dira baliabide berriak eta bakoitzaren informazioa aldatzeko aukera egongo da. Azken finean, auzoetan lan egiten duten kolektibo, baliabide publiko zein pribatuen lan interesgarria aintzat hartu nahi duen auzoen zerbitzura jarritako erreminta bat da.

Datu okerren bat? Jarri gurekin harremanetan

Parte hartu nahi ez gero, hurrengo formularioa bete. Zuzen dagoela baieztatzeko jarriko gara zurekin kontaktuan.

 

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 marzo

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Bideoak


Kategoriak