Udako Eskola Irekiak ikasturteari amaiera emateko

Beste urte batez, ekaineko hilabetean Irala eta Ametzolako Udako Eskola Irekiak ospatu ditugu. Aurten ere, Osasun Komunitarioko Mahaiak bultzata garatu dira ekintza gehienak. Udako Eskola Irekien helburua da osasuna, gaxotasun ezatik haratago ulertzea eta auzoko elkarte eta erakundeek komunitatearen eskura jartzea haien beharrei erantzuna emanez.

Hilabate honetan zehar ekintza ugari garatu dira, askotarikoak eta oso emaitza politekin.

-Pertsona nagusien erorikoak saihesteko tailerra: Udaletxeko Osasun eta Kontsumo saileko teknikariak, Gizarte Zerbitzuak, Bilbao Kirolak, Eusko Jaurlaritzak eta Iralako Edadetuen elkarteak elkarlanean garatuta ekintza dugu hau. 60bat pertsonen parte hartzearekin, alderdi teoriko era praktikoa garatu genituen.   Makuluekin ibiltzen ikasi genuen, etxean egiteko ariketa errazak landu eta erortzen bagara, modu seguruan altxatzeko teknika praktikan jarri genuen.

-Iralachef: Iralako jaien programaren barruan, T4 elkarteak beste urte batez Iralako sukaldari txikiei eta familiei zuzendutako leihaketa jarri zuen martxan. 20 bat parte hartzaile egon ziren eta askari gozo eta osasuntsuak prestatu zituzten.

-Irala eta Ametzolako Gertuko Merkataritzaren II. astea: iazko eredua jarraituz, ekainaren 7tik 14ra bi auzoetako dendariek haien sormena aktibatu eta ekintza anitz garatu zituzten haien saltokietan: deskontuak, produktuen dastatzeak, erakusketak, kontzertuak…

-“Buina gente” erakusketa:  Red Melillak eta Ongi Etorrik antolatuta Melillan kale-egoeran edo CIESetan zeuden gazteek egindako marrazkien erakusketa aste betez egon zen Eskurtzeko Institutuan bertako ikasleek eta handik pasatzen zuen pertsona orok ikus zezan.  Horrez gain, bisita gidatua antolatu zen bi gazteen testigantzekin lagunduta.

-Eskolen Ikasturte amaierako jaia: ekainaren 7an, kirikiño plazan, ikasturte amaierako jaia ospatu genuen. Eguraldia oso atsegina ez bazen ere, familia eta ume ugari gerturatu ziren puzgarrietan jolastera, tailerrak egitera eta pailazoekin dantzatzera.

Ekintza hauetaz gain, beste hainbat garatu dira ekainean zehar eta guztiak emaitza politekin.

Oso aukera aproposa izan da lurraldeko indarraz jabetzeko eta hurrengo urteari gogoz ekiteko.

Jarrai dezagun auzo osasuntsuak erakitzen….

AGURRA AHOAN, OSASUN AUZOAN!

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 octubre

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Bideoak


Kategoriak