Si quieres ver la información en castellano, pulsa aquí
[alert-announce]Ekainak 2, 18.30 / Iralako Gaztegunea (Jaro de Arana Plaza z/g)[/alert-announce]
[alert-warning]Iralako Gaztegunean edo 94 443 80 24 telefonoan aurretiko izen-ematea[/alert-warning]
Zentzumenen tailerra / 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra
Iralako Gaztegunetak gure gorputza ezagutzeko eta bide batez osasuna hobetzeko “Zentzumenen tailerra” antolatuko du. 5 Zentzuak landuko ditugu: horrexetarako erlaxazio dinamikak egingo ditugu eta besteak beste usain-terapia edo dastamena landuko da. Zure gorputza hobeto ezagutzera jolasteko prest? |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 3, 10 eta 17, 12.00 / Tomás Camacho Ikastetxea (Monasterio kalea, 2)[/alert-announce]
[alert-warning]946 03 49 24 telefonoan aurretiko izen-ematea[/alert-warning]
Tomas Camacho Ikastetxeko psikomotrizitate gelan Kulturarteko Murala
Tomas Camacho eskolako ikasle, zentroko I.G.E, Torre Urizarko auzo Elkartea, Bombero Etxaniz osasun zentroa eta parte hartu nahi duten auzokideen artean, eskolako psikomotrizitate gelan kulturarteko mural bat egingo da. Ekainaren 3, 10 eta 17an, 12etatik 13:30etara egingo diren hiru saiotan garatuko da ekintza. Ekintzan parte hartu nahi baduzu, hurrengo loturan eman dezakezu izena, bestela 946034924 telefonora deitu. |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 3 eta 9, 18.00 / Iralako Gaztegunea (Jaro de Arana Plaza z/g)[/alert-announce]
[alert-warning]Iralako Gaztegunean edo 94 443 80 24 telefonoan aurretiko izen-ematea[/alert-warning]
Risoterapia / 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra
Una gran oportunidad para aprender técnicas para reir y pasar una tarde divertida. Dos sesiones para sacar lo más divertido de la personalidad. ¿Estás con ganas reir?Organiza: Gaztegune de Irala |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 10 – 19[/alert-announce]
Iralako Jaietan Koadrilen II. Lehiaketa. Iralako gazteek antolatutako ekintzak.
Iralako jaietan parte hartzea bultzatzeko gazte talde handi batek sortutako dinamikak ditugu Koadrilen II. Lehiaketa Jaietako programazioaren barruan dauden ekintzak animatzeko eta gazteen sorkuntzari bidea emateko aukera ezin hobea eratu dute auzoko gazteek. Auzoko gazte koadrilak batu eta elkarrekin kalera ateratzeko momentua heldu da. Informazio gehiago hemen. |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 11 / Amor Misericordioso Ikastetxea (Urizar kalea, 1), Kirikiño Plaza eta Ametzolako parkea[/alert-announce]
[alert-warning]Animatu zaitez parte hartzera. Ez da beharrezkoa izen-ematea![/alert-warning]
Brasildar erritmoa 6. Kultur Jaialdia
Ekainaren 10, 11 eta 12an Irala eta Ametzolan izango den, Abada Capoeira elkartearen eskutik antolatutako capoeira jaialdi internazionalarekin kointzidituz, aurretik izen ematerik behar ez duten hurrengo ekintzak topatuko ditugu.– Publikoari zabalik egongo den capoeira tailerra: Ekainak 11 Amor Miserikordioso eskolan 10:30etatik 11:30tara– Batukada: Ekainaren 11ean Peatonalean (kirikiño plazan) eguerdiko 14:00etan– Capoeira erakustaldi internazionala: Ekainak 11 arratsaldeko 17:30tatik 20:30etaraInformazio +ago hemen |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 13 Eskurtze Parkean (17.00) / Ekainak 15 Kirikiño Plazan (17:00)[/alert-announce]
[alert-warning]Animatu zaitez parte hartzera. Ez da beharrezkoa izen-ematea![/alert-warning]
Haurrentzako askari osasuntsuak
Bombero Etxaniz Osasun Zentroak haur eta familientzako askari osasuntsuak tailerra antolatuko ditu. Ba al zenekien frutak jatea horren dibertigarri eta osasuntsua zenik? Madariak, laranjak, bananak, sagarrak, gereziak… baliatuko ditugu pertsonaia eta objetu dibertigarriak sortzeko eta jarraian askalduko ditugu. Animatuko al zara? |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 14, 17.00 / Eskurtze Parkea [/alert-announce]
[alert-warning]Animatu zaitez parte hartzera. Ez da beharrezkoa izen-ematea![/alert-warning]
Mendeurreneko zure kamiseta sortu
Iralako Gazteguneak eta Irala100urtek mendeurrena ospatzeko antolatutako serigrafía tailerra. Pasatu zaitez Eskurtzeko parketik ekainaren 14an arratsaldeko 17:00etan eta egin ezazu mendeurreneko zure kamiseta propioa. |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 14, 17.00 / Ugalde Plaza[/alert-announce]
[alert-warning]Plaza mugatuak. Eman izena esteka honen bidez edo 688 804 569 telefonoan[/alert-warning]
Iralako auzoa bisita gidatua
Iralako auzoko zirrikituak ezagutu nahi, historiak zelan eman dio forma gure kale, eraikin eta aisialdi espazioei? Zure auzoaren jatorria ezagutu nahi? Zeintzuk dira Iralako eraikin enblematikoak? Ekainaren 14an bisita gidatua prestatuko da Irala100 urteren eskutik mendeurrenaren ospakizunerako. Ibilbidea 17:00etan hasiko da Ugalde plazatik. Plazak mugatuak dira. Hurrengo loturan edo 946 03 49 24 telefonora deituz apuntatu zaitezke. |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 16, Data aldatua: Ekainak 22 / 19.30 / Iralako Udaltegia (Jaro de Arana Plaza z/g)[/alert-announce]
[alert-warning]Elkarte bateko kidea bazara, programarekin harremanetan jarri andretajabe@gmail.com posta elektronikoaren bidez[/alert-warning]
“Andre eta Jabe” programa
Andre ta Jabe Emakumeon kontrako Indarkeriaren Prebentzioa arlo komunitarioan lan egiteko programa da. Programaren helburua elkarteen artean indarkeriaren aurkako sare bat antolatzea da. Bilboko Udaleko Berdintasun Sailetik ekainean zehar bilerak antolatuko ditu Iralako eragile eta auzokideekin batera urtean zehar ekimen desberdinak programatzeko asmoz. |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 17, 20.00 / Iralako oinezkoentzako aldea[/alert-announce]
[alert-warning]Parte hartu nahi baduzu, hurbildu zaitez ordu erdi lehenago[/alert-warning]
Errezital poetikoa eta “Gli Impeccabili Scalcinati” taldearekin kontzertu akustikoa
Iralako mendeurrenarekin intimista den saio kulturala, poesia errezitaldia eta “Gli impeccabili scalcinati” taldearen zuzeneko musika nahastuko diren momentua. Ekainak 17 arratsaldeko 20:00etatik aurrera peatonalean
Informazio gehiago |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 18, Data aldatua: Ekainak 19 / 10.00 / Dorretxetik [/alert-announce]
[alert-warning]Izen-ematea ez da beharrezkoa[/alert-warning]
Pagasarrira irteera
Urtero legez, Hegoetxea federazioak familientzako eta ariketa fisikoaz eta Irala auzoko ingurugiro naturalaz gozatu nahi duen edonorentzako Pagasarrira igoera antolatzen du. Ekainaren 18an izango da irteera, goizeko 10:00etan dorretxean. Ez da beharrezkoa aurretik apuntatzea. Kartela |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 20, 17.00 / Eskurtze parkea[/alert-announce]
[alert-warning]Izen ematea ez da beharrezkoa. Informazio gehiago 946 03 49 24 telefonoan[/alert-warning]
Bizitza osasuntsu baten aldeko Flashmob-a
Hurrengo ekainaren 20an, arratsaldeko 17etatik aurrera Eskurtze parkean, tabakorik gabeko bizitza osasuntsu baten aldeko flashmob-aren grabaketa eramango da aurrera. Bombero Etxaniz Osasun Zentroa (Osakidetza) izango da ekintza hau aurrera eramango duena baina ezinbestekoa da animatuko zareten auzokide guztien parte hartze aktiboa. Adinak berdin du, baita jatorria edo mugitzeko gaitasunak ere, garrantzitsuena zumba erritmoan komunitate osasunarekin parte hartzeko gogoa da. Animatu eta parte hartu. Ez da aurre inskripziorik behar. |
[divider]
[alert-announce]Ekainak 22, 17.00 / Ametzola Parkea[/alert-announce]
[alert-warning]Izen ematea ez da beharrezkoa[/alert-warning]
“Artistak gara” haurrentzako jaia
Bigarren urtez, hurrengo ekainaren 22an, arratsaldeko 5etatik aurrera Ametzolako parkean, haur eta familientzako “Artistak gara” jaia egongo da. Jaian hainbat eragilek parte hartuko dute (Félix Serrano Ikastetxeko IGE, Gaztetxoak, Amiarte, Centro de Estudios Chinos, Auskalo eta “la Caixa”ren Boluntarioen Bulegoa)Gune honetan arratsalde osoan zehar ekintza ezberdinak izango ditugu:– Jolas eta dinamika kooperatiboak– Helduentzako arte tailerra– Kultura txinatarra ezagutzeko tailerra– Puzgarriak– Osasun espazioa: tai chi eta askari osasuntsua– Zirko emanaldia: PARADOXA 40 minutu/publiko guztientzat |
Gainera, ekainean zehar:
- Belaunaldi arteko ekintza: “Iragana, oraina eta etorkizuna”. Historian zehar, gure auzoan gertatu diren aldaketen analisia gazte eta nagusien eskutik. info +ago: 946 03 49 24
- Gazteentzako sexu osasun tailerra. Info +ago: 946 03 49 24