Zer da? :: ¿Qué es?

 

Iralabarri eta Ametzola auzoetan herritarren bizikidetzaren aldeko apustua da Auzoak Abian. Nola eraiki auzo atseginagoak bizitzeko? Non da nagusi bizikidetza eta elkartasuna? Administrazioaren, profesionalen eta herritarren inplikazio aktiboari esker arazoak eraginkortasunez konpontzen diren lekuak? Komunitate osoak partekatutako proiektu komun bat dagoen lekuak, interes orokorreko lehentasunei aurre egitea ahalbidetzen dutenak?

Galdera horiei guztiei erantzuna eman nahi die Auzoak Abian ekimenak. Prozesu hori Bilboko Udalak eta Gazteleku Elkarteak bultzatu dute 2020tik, baina 2014an hasi zen bere bidea egiten, “La Caixa” Fundazioak garai hartan bultzatutako “kulturen arteko esku-hartze komunitarioa” proiektuari esker.

Apustu berritzailea, esku-hartze komunitariokoa eta aniztasun sozial eta kulturalaren kudeaketakoa, emaitza onengatik eta bizikidetzaren hobekuntzan dituen eraginengatik balioztatua. Tokiko komunitatearen protagonismoa ardatz duen apustua da, aurre egiten dien erronka sozialei erantzuteko.

Helburuak

Tokiko garapena erraztuko duten eta populazio osoaren bizi-baldintzak hobetuko dituzten prozesuak sustatzea.

Gizarte osoa gai izatea errealitate berri honek dakartzan aukerak, erronkak eta arazoak bideratzeko.

Gatazka soziala eragiten duten egoerak prebenitzea eta alderantzikatzea herritarren kulturarteko bizikidetza lortzeko.

Auzoak Abian ekimenak komunitatea osatzen duten hiru protagonistak harremanetan jartzea du helburu: herritarrak, baliabide tekniko eta profesionalak eta administrazioa. Guzti hauek Ametzola eta Iralako aldaketaren eragile dira eta hiruren arteko adostasunak lortzea, prozesu osoko zereginik aberasgarriena dudarik gabe.

 

Protagonistak zeintzuk diren ikus dezagun:

 

1.- Elkarte sarea eta herritarrak orokorrean: Irala eta Ametzola auzoetan bizi direnak, baita auzo hauetan lan egiten duten pertsonak ere. Gainera, antolatutako gizarte mugimenduak eta pertsonez osatutako talde informalak ere sart zen dira.

 

2.- Baliabide tekniko eta profesionalak: Komunitateak arazoei aurre egiteko dituen tekniko eta profesionalak. Bereziki, udaleko giza zerbitzuak, osasun zerbitzu eta hezkuntza zerbitzuak. Profesionalki zonaldean lan egiten duten baliabideak ( publiko zein pribatuak): Eskolak, osasun zentroak, klinika pribatuak, haurtzaindegiak, udaleko zerbitzu publikoak, farmaziak, liburutegiak …

 

4.- Administrazioa: Bilboko Udaletxea (herritarren erakunderik hurbilena bezala) baina foru aldundia eta eusko jaurlaritza bezalako erakundeak ere.

MAPA ACTIVOS D7 AKTIBOEN MAPA https://mapa.auzoakabian.org/es/

Egutegi Komunitarioa

2024 octubre

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Bideoak


Kategoriak