Iralako eta Ametzolako zerbitzuek eta taldeek programa zabala eta hainbat jarduera prestatu dituzte “SAREtu auzo osasuntsuak egiteko” izenburupean.
Ekimen hau auzo horietan garatzen den Kulturarteko Komunitate arloko Esku Hartze Proiektuaren (KKE) barruan dago, “la Caixa” Gizarte Ekintzari, Bilboko Udalari eta Gazteleku erakundeari esker.
Gazteria, familia eta umeak izango dira ikusle lehenetsiak gizartearen kohesioa eta herritarren elkarbizitza sustatzeko egingo diren jardueretan (30etik gora). Aurten jarduerek osasun komunitarioa izango dute ardatz, komunitatea osatzen dugu eragile bakoitzak pertsonen osasuna eta bizimoduaren kalitatea hobetzeko badugula zer eskaini agertzeko, osasun-zentroak gorabehera. hiru ardatzen inguruan eratuko dira: osasun komunitarioa, gizartearen kohesioa eta autoestimu kolektiboa, horiek baitira inguruan egin den diagnostiko komunitarioa oinarri hartuta lehenetsiko diren hiru ildoak.
Maiatzaren 28tik ekainaren 29ra bitartean Bilboko Irala eta Ametzola auzoetan “Udako Eskola Irekiaren” (UEI) hirugarren edizioa egingo da. Taldeek, zerbitzuek eta auzotarrek berriro arituko dira elkarrekin, ahaleginak eta helburuak partekatuta, programazio hau prestatzeko. Programazio horren bitartez, komunitatea auzoko eskola bihurtu ohi da.
Horrela, bada, Kulturarteko Komunitate-arloko Esku Hartze Proiektua sendotzen da. Proiektu hori 2014ko ekainetik ari da auzo horietan garatzen, “la Caixa” Gizarte Ekintzari, Bilboko Udalari eta Gazteleku Komunitate Garapenerako Elkarteari esker. Hori guztia auzoetako gizartearen kohesioa eta kulturen arteko elkarbizitza errazteko asmoz.
OSASUN KOMUNITARIOA
Irala eta Ametzolako 40tik gora profesionalek parte hartuta egin den osasunaren diagnostiko espezifikoarekin prozesu komunitarioan hasitako dinamikari jarraikiz, aurtengo “Udako Eskola Irekia” programa erabat eskainiko zaio osasun komunitarioari. Hartara, “auzo osasuntsuen” ideiaren inguruan partekatutako estrategia sendotuz, agerian utziko da komunitateko kide bakoitzak badugula zeresanik osasuna hobetzeko.
Egin-eginean ere, hainbat jarduera programatu dira agerian uzteko osasuna baldintzatzen duten faktoreak (ingurumena, jateko ohiturak, higienea, kirola egitea, kolektiboaren estimua, gizarte-harremanak…) aintzat hartzen baditugu, hobetu egin daitekeela norbanako bakoitzaren osasuna. Pertsonak gaitzea, osasuna “osasun-zentroetatik” plazara eramatea azpimarratuko da jarduerotan.
“Udako Eskola Irekia” osatzen duten ekimenek hainbat arlo barne hartzen dituzte: elikadura-nahasmenduak, aisia eta denbora libre osasungarriak, kirol jarduera, beganismoa edo teknikarien prestakuntza, besteak beste.
Maiatzaren 28an, 10:30etik aurrera Eskurtze parkean: umeen oinezko lasterketa (4-11 urte) Izena emateko: carrerairala100@gmail.com
Ekainaren 3an, 11:00-14:00 / Torreurizar etxaldean: SARDINA JATEA: igel-toka, belaunaldien arteko tailerra, aho-hortzetako higieneko postua, txosna eta sardinak.
Ekainaren 6an, 18:00etan / Hegoetxea (Medina de Pomar k. 9): parte hartzeko tailerra: “Sexu-transmisiozko infekzioen eta GIBaren ezaugarriak ezagutzea eta aztertzea ”
Ekainaren 6an, arratsaldez Iralako auzo-etxean: “Osasun mentalari buruzko irrati-bidezko tailerra” (tailer itxia “Euskal Txoko” jarduerako parte-hartzaileentzat)
Ekainaren 10ean, arratsaldez / Txirrindulari lasterketa Iralan
Ekainaren 11n, 09:00etan, Eskurtze parkean (skateko pistak): igoera Pagasarrira
Ekainaren 12tik 15era, 17:00-19:00 Eskurtze parkean Umeentzako tailerrak
Ekainaren 12an, 11:30ean, esklerosi anizkoitza dutenen “Urizartorre” egoitzan: Arkitektura-oztopoen mapa egitea
Ekainaren 14an, 11:00etan, Kasilla plazan: Ibiltarien sarea (Ibilbidea: Kasilla – Ametzola parkea – Eskurtze parkea – Miribillako kiroldegia – Abandoko geltokia) Pertsona autonomoak eta 18 urtetik gorakoak
Ekainaren 14an, 17:00etan, Iralako zenbait lekutan: Kirol jarduerak eta jarduera artistikoak
Ekainaren 15ean, arratsaldez, Elektrotxaranga kalerik kale Iralan
Ekainaren 21ean, 11:00etan, Harino Panadera eraikinean (Ugalde k. 7): Osasun komunitarioari buruzko jardunaldi teknikoa 2/ Hizlaria: Milagros Ramasco Rodríguez (Soziologoa, erizaina, Masterra Osasun Publikoan eta Doktorea Gizarte Antropologian)
Ekainaren 22an, 17:00etan, Ametzola parkean / Umeentzako jaialdia: “SAREtu Ametzola”: osasunari buruzko tailerra, eskulanak, gaztelu puzgarriak…
Ekainaren 26tik 29ra bitartean: Umeentzako hiri-udalekuak (Inf. gehiago: euskaltxoko2016@gmail.com)
Hilabete osoan kontsultatu ahal izango da osasunari buruzko liburuen katalogoa Iralako liburutegian (Giña estrata, 2)
Ekainean zehar: Irala auzoaren 100 urteei buruzko ipuinak idaztea Irala auzoko ikastetxeetan eta argitaratzea, gosari osasungarriak ikastetxeetan, osasunerako heziketari buruzko zinema-emanaldia Ametzolako ikastetxeetan…
Irala eta Ametzolako Udako Eskola Irekia prozesua sustatu duten erakundeen laguntzari eta lanari esker egingo da, bai eta antolaketan modu aktiboan parte hartu duten baliabide, elkarte eta taldeei esker:
Bilboko Udala, Iralako Liburutegia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Bilbo-Basurtu ESI, Bombero Etxaniz Osasun Zentroa, Iralarima, COAMI ikastetxea, Tomás Camacho HLHI, Isabel Gallego Gorria HLHI, Ala Bazan, Esklerosi Anizkoitza dutenen “Urizartorre” egoitza, “Zure Enea” Eguneko Zentroa (T-4), Félix Serranoko IGE, Eskurtzeko IGE, Bizi Bete (Cáritas), “Irala 100 urte” batzordea, jaietako batzordea, Munduko Medikuak, Auskalo, Torreurizarreko auzo-elkartea, Hegoetxea Federazioa, Txirrikletak, AMIARTE, Zinetxiki zinemaldia, Euskadiko Aho Hortzetako Higienisten Elkartea, AVIFES, Piztiak Konpartsa, Euskal Txoko.
KKE PROIEKTUA: HERRITARREN PARTAIDETZA ETA BELAUNALDIEN ARTEKO LOKARRIAK
Udako Eskola Irekiaren asmoa Irala eta Ametzola auzoak hezkuntzara eta aisialdira irekiak diren auzo bilakatzea da. Belaunaldien eta kulturen arteko topaketarako eta elkarrizketarako bidea emango duen ikuspegi berriarekin.
Irala eta Ametzolako Udako Eskola Irekia bat dator “la Caixa” Gizarte Ekintzak Estatuan KKE proiektua gauzatzen duten 37 herrialdetan bultzatutako KKE proiektuaren helburuekin, hau da, auzoko gizarte-sarea sendotzearekin eta gizarte-mailako ezberdintasunen eta gatazken prebentzioarekin eta egoera horiei buelta ematearekin.